Lore azoka, larunbatean Juanita Alkain plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Udalak, Behemendik eta Dekolorek antolatuta, larunbat honetan lore eta landare azokaren edizio berria egingo dute Juanita Alkain plazan. Iaz bezala, hainbat postu ipiniko dituzte goizeko 10:00etatik 14:30era.

Aurten, halere eskaintza osatu egingo dute eta loreak eta landareak erosteaz gain, beste hainbat produktu salgai ipiniko dituzte: Kosmetikako eta medikuntza naturaleko artisau-produktuak, sendabelarrak eta artisautza, oro har.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!