Euskara ardatz duen ikuskizuna da eta urnietarrak adi egon daitezela, ikuskizunaren amaiera aldera herriko eragile ezberdinak igoko baitituzte taula gainera. Egapetik asko eta asko San Juan plazara joango dira iluntze aldera, buruhandi, erraldoi, txaranga eta dantza saioarekin jaiei hasiera ematen dieten txupinazoa botako baitute. Gauean, Poxta Zahar taldeak mozorro festa eta afaria antolatu ditu jaien hasiera dibertigarria izate aldera.
Larunbatean hitzordu ugari iragarrita daude: Urnieta dantzan jaialdiaren XI. edizioa, herri bazkaria, mentalismo saioa, elektrotxaranga, kaledantza ekimena, kontzertua...
Igandea txistulariekin abiatuko da, eta ondoren haur jolasak eta Txanbolinen kontzertu berezia izango dira. Arratsaldean erraldoi eta buruhandien kalejira, Trakets taldearen emanaldia eta jaien amaierako suziria.
EGITARAUA
Maiatzak 26, ostirala
- 17:30 Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Egape ikastolako pilotalekuan, Iñistorra elkarteak antolatuta. Sarrerak egunean bertan salgai, 16:30etik aurrera.
- 17:30 Jokoak-Gymkana herrian zehar, Poxta Zaharrek antolatuta.
- 18:00 Gaztelekuak antolatutako bidezko merkataritzako txokolatada Plazido Muxika plazan.
- 19:00:20:00 Herriko buruhandi eta erraldoien kalejira, Plazido Muxika plazatik San Joan plazara, Bosko Anitz txarangarekin.
- 20:00 Jaiei hasiera emateko txupinazoa, udaletxean. Ondoren, Egape dantza taldeko dantzarien emanaldia.
- 20:15-21:00 Bosko Anitz txarangaren kalejira, San Joan plazatik abiatuta.
- 21:00 Koloretako picnic-afaria Poxta Zaharrek antolatuta, Egape ikastolan.
- 24:00-2:00 Elektro txarangaren kalejira.
Maiatzak 27, larunbata
- 09:30-10:00 Urnietako XXIV. Argazki Digital Rallyaren izen ematea Lekaio kultur etxean.
- Oinarriak: www.urnieta.eus
- 10:00 Diana, Txanbolin txistulari bandarekin.
- 10:00-13:30 Puzgarriak eta jokoak txikienentzat Egape ikastolako jolaslekuan.
XI. URNIETA DANTZAN JAIALDIA EGAPE DT-K ANTOLATUTA
- 11:00 Dantzarien topagunea Egape Ikastolan; jarraian saioak herriko plaza eta kaleetatik zehar.
- 12:00 Txikien saioa San Joan plazan.
- 13:00 Emanaldi berezia denen guztien parte hartzearekin Plazido Muxika plazan (Eguraldi txarrarekin Kiroldegian).
- 12:00 Poteoa gurpil gainean, Poxta Zaharrek antolatua.
- 14:00-16:30 Herri bazkaria Idiazabal kalean, Poxta Zaharrek antolatuta.
- 16:30 Jokoak Idiazabal kalean Poxta Zaharrek antolatuta.
- 18:00-19:00 Inoiz irakurri al dizute adimena? Bada garaia orduan! Jon Zabal mentalistaren “Medium” ikuskizuna. Helduentzat saioa gazteleraz, San Joan plazan. Eguraldi txarrarekin Sarobera aldatuko da.
- 18:00-20:00 Elektro txarangaren kalejira Idiazabal kalean.
- 18:30 Kaledantza ekimena. Idiazabal kalean hasera emango zaio dantza herrikoi saioari. Jarraian, beste kaleetan zehar zabalduko dira dantzak.
- 23:00-3:30 Kontzertuak Egape ikastolan Poxta Zaharrek antolatuta: Azken trena, Kalera eta DJ Txankleta.
Maiatzak 28, igandea
- 10:00 Diana, Urnietako Txanbolin txistulari bandarekin.
- 11:00-14:00 Gazteentzat jolas parkea Plazido Muxika plazan (Eguraldi txarrarekin Egape Ikastolan).
- 12:00 Txanbolinek eskainitako kontzertu-dantza emanaldia.
- 17:30 Herriko erraldoi eta buruhandien kalejira, San Joan plazatik Plazido Muxika plazara.
- 18:30 Trakets taldearen erromeria, San Joan plazan.
- 21:00 Jaiei amaiera.
OHARRAK
Errepide mozketak: Idiazabal kalean ostiral gaueko 24:00etatik goizeko 02:00ak arte eta larunbatean arratsaldeko 14:00etatik goizeko 02:00ak arte . Autobus geltoki bakarra izango da Denda Berri zahar-etxeko biribilgunean errepide mozketak dirauen bitartean.
FERIAK: Haurrentzako feriak probalekuan.