Hondakinen bilketa sistema ezberdinak ezagutzeko bisita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 25a, 02:00

Bi egunetako bisita egin dute ekialdeko Vallés bailarako ordezkariek. 42 herriz osatutako bailara da, Bartzelonako probintzian kokatua, eta Tolosaldeko zenbait herritako hondakin bilketa sistema ezagutzera gerturatu dira. Aiztondo bailarari dagokionez, Aduna eta Amasa-Villabonako ereduak ikusteko aukera izan dute.

Bertako mankomunitateko lehendakari den Joan Daví Mayol-ek azaldu duenez, "hemen ikusitakoa gure herrietan ezartzeko modukoa izan daitekeela uste dugu. Nolanahi ere, bide luzea dugu egiteko. Hemen gaikako bilketaren protzentai onak dituzue gure aldean. Herritarrekin lanketa handia egin behar dugu".

Josu Amilibiak azaldu duenez, bi egun hauetako bisitak, eredu ezerbdinak ezagutzeko balio izan die Bartzelonatik etorritako bisitariei. Ekaina amaieran, Josu bera joango da hara, bertako errealitatea ezagutzera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!