Manchesterko atentatua irmoki gaitzetsi du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 24a, 02:00

Villabonako Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, herenegun gauean Manchester Arenan eskainitako kontzertu batean izandako atentatu basatiaren aurrean:

Izan ere, bertan izandako sarraskiak hildako ugari eragin ditu. Villabonako Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Villabonako Udalak besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi die Manchesterko hiriari eta britainiar herritarrei, une latz hauetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!