Pirritx, Porrotx eta Marimots, ostiral honetan Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 24a, 02:00

Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek ‘Tipi-Tapa Korrika’ ikuskizuna eskainiko dute ostiral honetan Egape ikastolako jolastoki estalian, arratsaldeko 17:30ean hasita. Sarrerak Urnietan (Xauxar, 2KN), Hernanin (Leokadisti) eta Andoainen (Ernaitza, Aiurri) salgai daude. Egun berean ere salgai izango dira, 16:30etik aurrera Egape ikastolaren kanpoaldean.

Ikuskizuna:

Aurtengo Gazte Festen hasierako ekitaldia izango da, eta beste behin ere Euskal Herriko pailazo ezagunenak ikuskizun berriena eskaintzera etorriko dira. Euskara ardatz duen ikuskizuna da, Korrika bi urtez behin egiten den ekimenarekin lotuta. Hiriburu ezberdinetako jaietako ikonoografia txertatuko dute saioan zehar. Hartara, Donostiako Piratak, Bilboko Marijaia edota Gasteizko Zeledon igaroko dira taula gainetik. Sorpresatxo bat gordeko dute ikuskizunaren amaierarako, Urnietako talde eragileetako bati loturikoa.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!