Kirol egokituaren jaia Andoainen, larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 23a, 02:00

Andoaingo Batzokiak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren eta Allurralde patronatuaren laguntzarekin kirol egokituaren jaialdia antolatu du larunbat honetarako. 

Azken urteetan txirrindularitza probatan garapen handia izan ondoren, larunbatean proposamen berria eskainiko dute. Aipatzekoa da ekitaldirako Andoaingo kirol elkarteen partetik jaso duten inplikazioa: SDR Euskalduna, Ganbara Saski Taldea, Gazteleku, Zumeatarra, Andoaingo Txirrindulari Eskola eta baita Izartxo aisialdi taldearena ere.
Horiez gain, laguntzaile lanetan arituko dira Gipuzkoako Atzegi, Antigua Luberri, Fortuna, Kemen, Ostadar Saiarre, Pagazpe eta Mindara  kirol elkarteak. 
Antolakuntzatik ahalegin berezia egin nahi dute kirol egokitua plazaratzeko eta herritarrengana hurbiltzeko. Kirolariek pozez hartzen dute jendearen harrera beroa, urte osoan zehar burutzen duten entrenamendu eta lanaren saria eta errekonozimendua baita. Andoaingo hitzordua aukera paregabea da horretarako: “Kirol egokitua geureganatu behar dugu, egunero erronka berria gainditzeko lan egiten duten kirolari guzti horiek babestuz.”

MAIATZAK 27, LARUNBATA
10:30 Areto futbol liga Goikoplazan.
13.30 Areto futboleko finala. 
11.00-13.00 Mindara taldeak antolaturiko jolasak. 
16.15 Saskibaloi intelektuala.
16.15 Pilota partidak.
16.15-18.00 Ostadar taldeak antolaturiko jolasak. 
17.15 Gurpil-aulkidun saski partida Goikoplazan. 
18.00 Pilota intelektuala, finala.
18.30 Gurpil-aulkidun pilota finala. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!