Villabona.dok dokumental zikloko saioak aste honetan Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 23a, 02:00

Villabona.dok dokumental zikloaren baitan, asteartean eta ostegunean eskainiko dira aste honetako saioak. 'Transit Havana' dokumentala gaur 20:00etan Gurea zineman, 'Gutik zura' ostegunean. Doan:

 Maiatzak 23, asteartea. ‘Transit Havana’: Urtean behin Holanda eta Belgikako bi zirujau plastikok Habanara hegan egiten dute bost pertsona kubatar transgenerori ebakuntza egiteko. Dokumentalaren egileek urtebete baino gehiago hiru protagonisten ondoan igaro ondoren, transek Kuban duten bizimodua erakutsi dute. Zuzendaria: Daniel Abma.

Maiatzak 25, osteguna. ‘Gutik zura’: Euskal Herriaren idiosinkrasian baso aeta zurezko zimenduak daude. Dokumental honetan antzinatetik etorkizunera bidaia egingo da lur honetako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Zuzendaria: Jon Maia Soria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!