Billabona FKEko Erregional taldeak finala jokatuko du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 23a, 02:00

Datorren larunbatean, maiatzak 27, Billabona FKEko Erregional mailako taldeak Ordiziaren aurka finala jokatuko du Tolosako Berazubi estadioan. Bakoitza bere taldean denboraldiko garailea izan da, eta horri esker igoera eskuratu dute. Kategoriako txapela da finalean jokoan dagoena:

Bi taldeek igoera mailako lehen postua lortu dute eta larunbateko finalean erabakiko da nor den mailako txapelduna.

Orain dela bi jardunaldi, Preferentera igoera lortu zuen Billabonak. Baina igoeraren ondoren, sari berezia eskura, mailako onenak izatea.

Datorren larunbatean, arratsaldeko 17:30etan jokatuko dute aipatu final handia Tolosako Berazubi estadioan eta taldea animatzera gerturatzeko deialdia luzatu diete taldekideek billabonatarrei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!