Ikasleek proposamenak egin dizkiete Udal ordezkariei

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 23a, 02:00

'Eskolako Agenda 21' egitasmoaren baitan, Amasa-Villabonako ikasleak Maite Izagirre alkatearekin, Eneko Urdangarin ingurumen zinegotziarekin eta Alaitz Bilbao ingurumen teknikariarekin elkartu ziren atzo goizean, maiatzak 22, udalbatza aretoan. Urtean zehar landutako proposamenak aurkeztu zizkieten:

'Urak dakarrena' gaiaren barruan egindako lanak aurkeztu zizkieten ikasleek Udaleko ordezkariei. Hala nola, herria hobetzeko landu zituzten ondorioak, konpromisoak eta proposamenak helarazi zizkieten.

Udal ordezkariek, egitasmoko proposamenei erantzuna eman zieten eta orokorrean bat egin zuten aurkeztutakoarekin eta aintzat izango dituztela azpimarratu zuten. Gainera, proposamen batzuk jadanik martxan daudela azaldu zuten.

“Eskolako Agenda 21” jasangarritasunerako hezkuntza lantzeko helburuz sortu zen programa da. Ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalen arteko lankidetzan oinarritzen da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!