Santio festak antolatzeko bigarren bilera maiatzaren 24an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Bihar, asteazkena, Villabonako Udaleko jai batzordeak Santio festak antolatzeko bigarren bilera egingo du. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da bilera, 19:30etan. Hauexek, jorratuko diren gaiak:

• Jai Egitarauaren zirriborroa zehaztea eta bileren egutegia.
• Elkarteen ohiko ekintzak zehaztea.
• Bestelakoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!