Gazteleku aurrera eskuzko Berria txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 22a, 02:00

Andoaingo Gazteleku taldeak aurrera egin zuen eskuzko Berria txapelketan, Ultzamako taldeari 2-1 irabazi eta gero.

[Argazkiak]

Artola-Mujika eta Osa-Elizegi bikoteek aisa menderatu zituzten ultzamarrak kadete eta jubenil mailetan. Nagusien mailan, ordea, Eskudero eta Aizpuruk ezin zien nafarrei aurre egin 22-5 galduz.

Hurrengo kanporaketaren zain geratzen dira Gaztelekuko pilotariak, hortaz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!