Larraulgo Kirol Astea: Kronoigoera, hitzaldia eta afaria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Larraulgo Kirol Astea aurrera doa eta gaur iluntzean ekintza ugari izango da. Batetik,  kronoigoera, oinezkoen bide berritutik. Kirola eta elikadura oinarri hartuta hitzaldia eta afari osasuntsua ere bai. Egitaraua:

Maiatzak 19, ostirala

19:00 Kronoigoera, Asteasutik Larraulera, oinezkoen bide berritutik. Izena ematea, momentuan bertan.

19:30 Hitzaldia: Kirola eta elikadura.

21:30 Afari osasuntsua elkartean. Izen-ematea, Larraulgo ostatuan.

Maiatzak 20, larunbata

10:30 Fit camp saioa, plazan.

12:00 Ebaluaketa nutriziolana, plazan.

12:15 Xake txapelketa herrikoia, adin guztietako herritarrei irekia.

18:00 Esgrima erakustaldia. Kirola ezagutu eta froga egiteko aukera, plazan.

Maiatzak 21, igandea

11:00 Duatloia, haur eta gaztetxoentzat.

12:00 Jolasak plazan: sokatira, toka, txingak, boloak, mahai tenisa…, nahi duen orok parte har dezan.

18:00 Frotenis txapelketako finala.

19:00 Futbito txapelketako finala.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!