Berria txapelketa, Andoaingo pilotarien erronka berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 19a, 02:00

Artola-Mujika, Osa-Elizegi eta Eskudero-Aizpuru izango dira Andoaingo ordezkariak. Larunbat honetan arratsaldeko 18:30ean Ultzama taldearen aurka arituko dira Arrate pilotalekuan:

Herriartekoan Ataun aurkari indartsuaren aurka aukerarik gabe geratu eta gero, Andoaingo taldeak erronka berriari ekingo dio asteburu honetan. Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusien mailan jokatzen den Berria txapelketa hastear da, Euskal Herriko elkarte garrantzitsuenen parte hartzearekin. Aurreko bi urteetan andoaindarrek txapelketa polita egin dute, finalaurreraino iritsiz. Gaztelekuk zaletuei agertzeko dei egin die: “Andoaindarrei partida ederrak ikustera eta gure taldea animatzera dei egiten diegu”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!