Larraulgo Kirol Astea: Jolasak eta zumba saioa gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Joan zen astelehenean hasita, abian da Larraulen II. Kirol Astea. Jolas kooperatiboak eta zumba saioa izango dira gaurkoan. Igandera arte, hitzordu ugari izango da:

Maiatzak 18, osteguna

18:00 Jolas kooperatiboak haurrentzat.

19:30 Zumba saioa plazan.

Maiatzak 19, ostirala

19:00 Kronoigoera, Asteasutik Larraulera, oinezkoen bide berritutik. Izena ematea, momentuan bertan.

19:30 Hitzaldia: Kirola eta elikadura.

21:30 Afari osasuntsua elkartean. Izen-ematea, Larraulgo ostatuan.

Maiatzak 20, larunbata

10:30 Fit camp saioa, plazan.

12:00 Ebaluaketa nutriziolana, plazan.

12:15 Xake txapelketa herrikoia, adin guztietako herritarrei irekia.

18:00 Esgrima erakustaldia. Kirola ezagutu eta froga egiteko aukera, plazan.

Maiatzak 21, igandea

11:00 Duatloia, haur eta gaztetxoentzat.

12:00 Jolasak plazan: sokatira, toka, txingak, boloak, mahai tenisa…, nahi duen orok parte har dezan.

18:00 Frotenis txapelketako finala.

19:00 Futbito txapelketako finala.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!