Neskatoak, villabona.dok dokumental zikloaren baitan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 18a, 02:00

Gaur, maiatzak 18, Jon Abril nafarraren Neskatoak dokumentala jarriko da ikusgai Gurea zineman, villabona.dok dokumental zikloaren barnean. Proiekzioa 20:00etan izango da, eta zuzendaria bera bertaratuko da, pelikula aurkezteko eta bukaeran solasalditxo bat egiteko. Sinopsia, jarraian:

1940 eta 1975 urteen artean emakume anitzek beren etxea utzi eta Ipar Euskal Herrira zein Frantziako bertze hainbat tokitara joan behar izan zuten neskame edo neskato lanetan aritzera.  12 edo 14 orduko lanaldiak egiten zituzten, pasaporterik gabe, lanerako baimenik gabe, eta frantsesik ere jakin gabe.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!