Santa Krutz jaietako antolatzaileen balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 18a, 02:00

“Aurtengoan parte hartzea nabarmentzekoa izan da, antolatu ditugun ekintza guztiek oso erantzun ona jaso baitute".

Balorazioa: 

Jai batzordea. Postontzia:
 

“Santakrutzetako jai batzordeak pasa berri diren festen balorazioa egin ondoren, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu auzotarrei, laguntzen ibili zareten guztioi, ekintza ezberdinetan parte hartu duzuen guztioi, ekitaldiak prestatzen eskua bota duzuen guztioi, koadrillei, txoznei, elkarteei, tabernari, dendariei eta laguntza eman duzuen enpresa guztiei.

Aurtengoan festetako ekintzatan egon den parte hartzea nabarmentzekoa izan da, oso erantzun ona jaso baitute antolatu ditugun ekintza guztiek. Eta ez auzotarren aldetik bakarrik, baita Andoaingo herritar guztien aldetik ere.

Tamalez, arazo txikiekin topo egin dugu. Ekiditen zailak izaten direnak: komunen erabilpen eza edota zikinkeriaren pilaketa. Hala ere, arazo hauen aurrean auzotarrek azaldutako jarrera txalogarria izan dela esan behar dugu.

Soberan izan dira aurtengo jaietan labankadak ematen ibili direnak eta liskar eta borrokaldietan ibilitakoak. Jarrera horiekin jaietan dugun giro ona nahastu eta izorratu egiten baitute.
Eta, bukatzeko, gaizki egindakoagatik barkamenak eskatzen dizkizuegu eta ongi egindakoak gogoan hartuko dituzuelakoan, hurrengo urtera arte.

Gora Santakrutzak!!”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!