Denok Danena, Espainiako Junior mailako Halterofilia txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 17a, 02:00

Espainiako Junior edo 20 urtez azpikoek Halterofilia txapelketa jokatu zen joan zen larunbatean Gandian. Danok Danena taldeko kidek bertan izan ziren eta lau zilarrezko domina eta brontzezko hiru etxeratu zituzten. Emaitzak:

MUTILAK:

* Xabier Amonarriz. 7. postua (oso emaitza ona, 14 urte dituela).

NESKAK:

* Aynabel Davila. 2 brontze (bi denboratan eta total olinpikoan). Pultsulari honek 15 urte ditu.

* Goretti Amonarriz: zilarra arrankadan eta brontzea total olinpikoan.

* Susana Davila: 3 zilar lortu zituen; arrankadan, bi denboratan eta total olinpikoan.

Aynabelek Euskadiko 4 errekor berriak ezarri zituen 15 urte azpikoen kategorian.

Susanak Euskadiko 6 errekor berriak ezarri zituen Junior eta Absoluto kategoriatan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!