Behar Zana elkartearen 71. urteurreneko afaria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 17a, 02:00

Ekaineko lehen asteburuan, ekainak 2-4, Behar Zana elkartearen 71. urteurrena dela eta, ekimen ugari izango da Villabonan. Besteak beste, larunbatean, ekainak 3, elkarteko bazkideen eta bazkide ez direnen arteko afaria. Izena emateko epea zabalik dago:

140 mahaikiderentzako lekua egongo da eta 35 euro ordaindu behar dira afarian parte hartzeko. Izena emateko epea:

  • Bazkideak: Maiatzaren 14tik 28ra bitartean.
  • Bazkide ez direnak: Maiatzaren 23tik 28ra bitartean.

Afariaren ondoren, urteroko danborradaren txanda izango da. Partaidetza irekia da, beraz, alkandora txuria eta txapela jantzita, herritar guztiei luzatu diete Behar Zana elkarteko kideek bertan parte hartzeko gonbidapena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!