Zizurkilgo Oporretan Euskaraz udaleku irekietan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 16a, 02:00

Zizurkilgo Udalak Oporretan Euskaraz udaleku irekiak antolatu ditu, haurren artean euskararen erabilera sustatzeko asmoz. 2005-2013 urteen artean jaiotako umeek eman dezakete izena, ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean egingo diren udalekuetan:

Lehenengo seme-alabaren kuota 80 eurokoa da, eta bigarrenarena 40 eurokoa.

Izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 26ra bitartean. Izena emateko, Zizurkilgo Udalaren Ernio Bidea 9A behea helbideko udal-bulegoetara joan behar da. Zizurkilgo Udalak Zizurkilen erroldatutako ume guztiak onartuko ditu, epe barruan izena emanez gero.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!