Kirol astea, martxan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 16a, 02:00

Atzo arratsaldean hasi zen Larraulgo II. Kirol Astea. Film emanaldia eta frontenis txapelketako lehen partidak izan zituzten gozagarri. Gaur, futbito txapelketari emango diote hasiera. Egitarau oparoa izango dute aste guztian zehar:

Maiatzak 16, asteartea

17:00 Haurren futbito txapelketa. 8 jokalariko taldeak.

18:30 Helduen futbito txapelketa. 6 jokalariko taldeak.

Izen-emateak, momentuan bertan.

 

Maiatzak 17, asteazkena

17:00 Film emanaldia haurrentzat, Kultur etxean. ‘Space Jam’.

18:45 Film emanaldia helduentzat, Kultur etxean. ‘Everest’.

 

Maiatzak 18, osteguna

18:00 Jolask kooperatiboak haurrentzat.

19:30 Zumba saioa plazan.

 

Maiatzak 19, ostirala

19:00 Kronoigoera, Asteasutik Larraulera, oinezkoen bide berritutik. Izena ematea, momentuan bertan.

19:30 Hitzaldia: Kirola eta elikadura.

21:30 Afari osasuntsua elkartean. Izen-ematea, Larraulgo ostatuan.

 

Maiatzak 20, larunbata

10:30 Fit camp saioa, plazan.

12:00 Ebaluaketa nutriziolana, plazan.

12:15 Xake txapelketa herrikoia, adin guztietako herritarrei irekia.

18:00 Esgrima erakustaldia. Kirola ezagutu eta froga egiteko aukera, plazan.

 

Maiatzak 21, igandea

11:00 Duatloia, haur eta gaztetxoentzat.

12:00 Jolasak plazan: sokatira, toka, txingak, boloak, mahai tenisa…, nahi duen orok parte har dezan.

18:00 Frotenis txapelketako finala.

19:00 Futbito txapelketako finala.  

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!