Am...Ona bertso taldea finalerako sailkatu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 15a, 02:00

Am… ona taldea Gabiriako Osinalde taldearen gainetik geratu da puntuaketan (24-21), Bergarako pilotalekuan gaur arratsaldean jokatu den bigarrengo finalerdian.

[Argazkiak] [Bideo sorta]

Horrenbestez, Aiztondo bailarako bi taldeek, aurreko astean txartela lortu zuen Karidadeko Bentak eta Amasa-Villabonakoak alegia, elkarren aurka jokatuko dute Gipuzkoako txapelketaren finalean, Azpeitian maiatzaren 27an.

Beñat Iguaran, Amaia Agirre eta Ander Goikoetxea aritu dira Villabonako Am… ona! taldea ordezkatuz, eta Aratz Igartzabal, Endika Igartzabal eta Gorka Maiz Osinalde taldearen aldetik. Beñat Hach Embarekek bete ditu gai jartzailearen lanak, eta Iñaki Otaegik aurkezlearenak.

Kanporaketak izan ditu azpimarratzekoak diren bertsoaldiak, baina orohar, ez da bertsolariek eta zaletuek nahiko luketen bezain gozagarria gertatu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!