Zientzia azokan sarituak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 13a, 02:00

Elhuyarrek joan zen maiatzaren 6an Bilboko Plaza Barrian antolatu zuen Zientzia Azokan, Salesiar ikastetxeko DBH3 mailako ikasleek landutako bi egitasmo saritu zituen. Saritutako proiektu batean, ezindua den neska gazte bati laguntzeko aplikazioa aurkeztu zuten. 

Eskuak erabili gabe telefono deiak hartu eta egiteko sistema bat da ikasleek landu zutena. Bestean, berriz, eskuartean egunero izaten ditugun elikagaien inguruko ikerketa da. Ikerlari gazte hauek erosketa egiterakoan lagungarri izango zaigun informazio iturri bat jarri zuten funtzionamenduan.
Ikasturtearen bigarren ebaluaketan landu dituzte egitasmo hauek, Fisika eta Kimika eta Teknologiako arloen orduak eta edukiak aprobetxatuz. 
Ikasleen sormenetik dozena bat ideia atera dira, sarituez gain, Bullying-a jasaten duten pertsonei laguntzeko aplikazioa, pertsona itsuei kirola egiten hasteko tresna...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!