Udaleku irekietarako begiraleak behar dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko maiatzaren 12a

Andoaingo Udalak antolatzen dituen Goazen Jolastera 2017 udaleku irekietan begirale eta koordinatzaile gisa lan egiteko begiraleak behar direla jakinarazi du Udalak:

Txandak ekainaren 26tik uztailaren 14ra eta uztailaren 17tik uztailaren 28ra burutuko dira eta hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak hauek izango dira:

  1. 18 urte izatea.
  2. Euskara jakitea
  3. Begirale titulua edota hezkuntzarekin zerikusia duen karrera bat bukatua izatea.

Izena emateko kurrikulumak goazenjolastera@ttakun.eus helbide elektronikora bidali behar dira maiatzaren 26a baino lehen.

Informazio gehiago 943371448 telefonoan edota goazenjolastera@ttakun.eus helbidean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!