Matrikulazio epea zabalduko dute laster Galardin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 12a, 02:00

Galardi Udal Haur Eskolan 0-2 urte bitarteko haurren matrikulazio epea zabalduko dute laster, 2017/2018 ikasturterako. Aurtengo iraila eta abendua bitartean hasteko asmoa duen haurraren kasuan, gurasoek matrikulazio epea zabalik izango dute Basteron maiatzaren 22tik ekainaren 2ra.

2018ko urtarriletik aurrera hasiko diren haurrentzat, eta plaza librerik balego, azaroaren 27tik abenduaren 7ra zabalduko litzateke matrikulazio epe berria.

Matrikulazioa:
Bastero kulturgunea.
943 303 540.

Epea:
Maiatzak 22-Ekainak 2.

Ate irekiera egunak:
Maiatzak 22 eta 29.
16:30, 17:30.

Galardi:
Extremadura kalea, 6.
943 300 655.
www.andoain.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!