Urnieta KEk zaletuen beharra du eskubaloi partida irabazteko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 12a, 02:00

Urnieta Balerdi harategia senior mailako taldeak igoerako partida jokatuko du larunbat honetan, 19:00etan hasita kiroldegian.

Zer esanik ez garrantzia handikoa izango dela. Play-offean oso gutxitan huts egin daiteke, eta horregatik etxeko partidei eustea beharrezkoa da. Oraingoan, gainera, lehen postuan doan Ordizia dator etxera.

Sailkapena:
1. Ordizia    3/0
2. Urnieta    2/1
3. Ereintza    2/1
4. Egia    1/2

Play-offa:
Urnieta 23-21 Egia
Sestao 25-24 Urnieta
Ereintza 27-29 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!