Santiotako pilota txapelketetako izen-emateak zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 11a, 02:00

Behar Zana pilota elkarteak 2017ko Villabonako Santio festetarako pilota txapelketak antolatu ditu, herritar orori zuzenduta. Ekainaren 5a arte zabalik da izena emateko epea:

  • Frontenis banaka: Mutilak zein neskak banaka.
  • Pala binaka mistoa: Bikotea, neska eta mutila; teniseko pilotaz.
  • Eskuz binaka txapelketa: Federatu gabeak, pilota goxoz.

Izen-emateak: 688 62 64 37 telefono zenbakian / beharzanapelota@gmail.com helbidean / Villabonako Behar Zana pilota elkartean. Izena emateko azken eguna: Ekainak 5, astelehena, 19:00ak arte.

Oharrak
-Txapelketa antolatzeko bost bikotek eman beharko du izena gutxienez.
-Txapelketan jokatzeko Erniope bailarako herriren batekoa izan beharko da.
-Epaile lan guztiak ez ditu antolakuntzak burutuko. Epaile lanak nola izango diren azaltzeko bilera egingo da parte hartzaile guztiekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!