Urnietar prestu izendatzeko hautagaiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 9a, 02:00

Aurten ere Sanmieletan Iñistor jaia ospatuko da, zehazki, urriaren 1ean. Jaiaren barruan, urtero bezala, herritar bat omenduko da “Urnietar Prestu” izendatuz. 2017ko ediziorako Iñistorrak bere proposamenaz gain herritarrei ideiak emateko aukera luzatu nahi die ohar honen bidez. 

Besteak beste, orain arte Iñistorrak antolatzen duen ospakizunean honako hauek omendu dituzte: Jokin Lizeaga mendi lasterkaria, Iñaki Aranzadi apaiza, Edu Muruamendiaraz dantzaria, Juxto Egaña euskaltzalea, etab. 2017ko ediziorako Iñistorrak bere proposamenaz gain herritarrei ideiak emateko aukera luzatu nahi die ohar honen bidez. Mezu edota telefono dei bitartez helarazi daitezke proposamenak 656 78 25 21 telefono zenbakira. Maiatzaren 24a bitarte jaso ahal izango dira urnietarren proposamenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!