Katxalin elkarteak hitzaldia eskainiko du maiatzaren 16an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 9a, 02:00

Katxalin, Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak, hitzaldia antolatuko du Villabonan maiatzaren 16an, arratsaldeko 18:00etan Villabonako udaletxeko balio anitzeko gelan:

Titietako minbizia goiz detektatzeari gero eta garrantzia gehiago ematen zaio, eta horri buruz ondo informatuta egotea funtsezkoa da.

Hitzaldia, Donostiako Institutu Onkologikoko sendagilea den, Arrate Plazaolak emango du, eta bertan titietako minbiziaren arrazoiez, tratamenduaz, prebentzioaz, e.a. hitz egingo du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!