II. Musika koraleko zikloa maiatzaren 21etik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 9a, 02:00

Aurten ere musika koraleko zaleek gozatzeko aukera edukiko dute Villabonako Eresargi abesbatzak, Udalaren laguntzaz antolatu duen  II Musika koraleko zikloan. Estilo desberdinak lantzen dituzten hiru talde entzun ahal izango dira:

  • Maiatzak 21, igandea. Beasaingo Loinatz abesbatza.
  • Maiatzak 28, igandea.  Donostiako Orfeoi Txiki.
  • Ekainak 4 , igandea,  Demode Quartet bere umorezko musika ikuskizunarekin.

Kontzertuetako sarrerak doan izango dira Demode Quartetena izan ezik. Bost euro ordaindu beharko dira azken talde hori ikusteko. Emanaldi guztiak Gurea zine aretoan izango dira, 19:30etan.

Horrez gain, Andoaingo Musika Eskolako Abesbatza Gaztea talde gonbidatua izango da maiatzaren 26an arratsaldeko 19:30etan Villabonako Aljiben.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!