Hendaiara irteera, Elizpe jubilatu elkarteak antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko maiatzaren 9a

Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak irteera antolatu du Hendaiara, ekainaren 3rako. Hendaia bisitatu ostean, Oiartzungo Gurutze Berri jatetxean bazkalduko dute. Izen-emateak, maiatzean zehar:

Bazkariko menua honako hau izango da:

Hasierakoak: urdaiazpikoa, esparragoak, legatz-pastela, frijituak, txibiak, Orly ganbak.
Bigarren platera: zapoa olio errearekin, azpizuna patatekin.
Postrea: San Markos opila izozkiarekin.
Ura, ardoa eta kafea.

Irteeraren prezioa 34 eurokoa izango da, BEZ barne, eta bazkideek 28 euro ordaindu beharko dute, BEZ barne.

Izen-emateak Elizpe jubilatuen elkartean bertan egingo dira, maiatzean zehar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!