Pankorbon barrena, Aizkardi mendi taldearekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 8a, 02:00

Datorren iganderako (maiatzak  14), Pankorbo aldera irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak. Izen-ematea zabalik dago:

Portillo del Bustotik (995m) abiatuta, Cuetos (1085m), La Maya (1285m), Verdina (1350m) eta Castillate (1028m) gailurretatik pasa ondoren, Pankorbon bukatuko dute irteera. Iraupena sei ordu ingurukoa izango da, (21 km. inguruko luzera).

Izena emateko, 649 71 71 82 telefono zenbakira deitu behar da 20:00etatik 22:00etara edo Aizkardi aretora gerturatu ostegunean ordutegi berdinean, maiatzaren 11 baino lehen.
Irteera goizeko 07:00etan izango da (maiatzak 14), Olaederra kiroldegitik abiatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!