Azpeitiako Erniarraitz 1 taldetik Leire Ostolaza, Iñaki Lizaso eta Jokin Uranga aritu ziren.
Igotz Alkorta (Karidadeko Benta) gai jartzaile gisa aritu zen, eta Gurutze Oiartzabalek (Erniarraitz 1) aurkezlearen lanak hartu zituen bere gain. Bost epailek neurtu zituzten bertsoak: Xabier Azpillagak (Erniarraitz 1), Jon Ormazabalek (Karidadeko Benta), Uxune Areizagak (Arrai nahastua, Getaria), Eresti Oiarbidek (Osinalde, Gabiria) eta Eneko Iriondok (Bertso Olariak, Legazpi).
Beste finalerdia Bergaran maiatzaren 13an izango da; orduan Gabiriako Osinalde eta Amasa-Villabonako Am… ona taldeek erabaki beharko dute nor pasa finalera. Finala, azkenik, maiatzaren 27an Azpeitian jokatuko da.
Bertso aleak
Hona segidan, bertso saioan kantatu ziren zenbait bertso.
* Joseba Otaegik bi ariketa, oinak emanda.
Lehenbizikoa, Habaneran bertsoa kantatzeko, zortzi oin emanda: korbata, zapata, soldata, kostata, falta, planta, galanta, tirata.
Goizean goiz ondo jantzi
txaketa eta zapata,
Madril aldean hain majo,
a zer nolako soldata!
Hilero miloiak jaso
ta halare beti falta.
Gainera egiten dute
oso langileen planta.
Ez daukanari kendu nahi,
ez al da gauza galanta?
Guk jornala irabazten deu
baina ederki kostata.
Bat baino gehiori estutu
nahiko nieke korbata.
Kabroi hoik gure kontura
ederki bizi dirata.
Bigarrena, bederatzikoan bertsoa kantatzeko, bederatzi oin emanda: baikor, bizkor, derrigor, gogor, hor, zor, jator, inor eta nator.
Gaur bazkaritan nengon
gogotsu ta baikor,
saio eder bat egin
asmotan nator.
Unai eta Haritzi
horixe diet zor,
etorri eta esan
didate bota hor!
Kantatuaz gogor
arrazoituz jator
bizi bizkor-bizkor
gehio ez da inor.
Aurrera pasa behar
degu derrigor (bis).
* Unai Mendizabalek hiru bertso. Gaia: “Semeari bidali dioten watxapa irakurri duzu”. Hiru bertso.
Mutil semea hain da jatorra
umila eta apala.
Ta daukan lagun kuadrila nonbait
ez dala horren kabala.
Maiz pentsatzen det lagunak baino
etsaiak gehio direla.
“Igor zera subnormala”
lagunen mezu zitala
irakurri det bere pantailan
eta sentitu det hala:
nere semeai idatzi partez
neri idatzi didala. (bis)
Andereñoak bere gelako
ezintasun ta estresan.
Dena ondo dago, halaxe dio,
normaltasunez berez hala.
Baina gauz denak ez doaz ondo
semearen interesan.
Igor ez egon perezan
negar malkotan ta kexan.
Joan hadi ta muturreko bat
eman hakiok sorpresan.
Baina ni aita moderno bat naiz
ta ezin diot hori esan. (bis)
Bainan ezin da beti gor egon
ta aritu beti zuzen.
Arauak hemen hausteko daude
ta beraz hasi gaitezen.
Ia ba Igor, zein da tipoa
aitortu zaidazu hemen.
Joder, zure aita zeren
zeinen haserre dagoen.
Bihar hirekin joango nauk ta
ikusi dik mekabuen!
Ia berriro hori esateko
koskobilorik baduen! (bis)
* Haritz Mujika eta Beñat Lizaso. Hiruna bertso zortziko txikian.
Gaia: Bikotea zarete: Haritz zure urtebetetzea da gaur, eta Beñatek opari berezia egin dizu. Haritz, zu bilutsik agertzen zaren irudia tatuatu du Beñatek bular aldean.
Lizaso:
Zatoz maitea gauz bat
nahi det erakutsi
Aspaldi ez det pasa
estuasun gutxi.
Hemen zauzkat bilutsik
ta zenbat igurtzi,
alboan ez baitzaitut
aspaldi ikusi.
Mujika:
Hori erakustean
zenbat konpromesu.
Egin dezunak ez du
behar adina zentzu.
Oso maitemindu
Beñat ez zaude zu.
Horri begiratuta
nahikoa badezu.
Lizaso:
Horrelako kontuak
direnez askotan
errapara ezazu
tatuaje hortan.
Egin det zuri garbi
azaltzeko asmotan
ta ea egunero
konparatzekotan.
Mujika:
Kamilan baten jarri
ta han zegon ze suma
ta egin diote han
irudi txukuna.
Aurpegi alde argia
titipe iluna.
Barrua ez al zen zuk
gustuko zenduna?
Lizaso:
Barruan zaitudala
jardun naiz esaten
baina denak ez dira
egiak izaten.
Soineko erropa dena
orain maitea ken
ea tatuajea
ondo egin didaten.
Mujika:
Aitzakia hoberik
ez al zenun edo?
Zure opariarekin
nago bero-bero.
Zuk egin dezu ta nik
egin behar gero.
Gustura egingo nuke
kabitu ezkero.