Egape ikastolak ekainaren 2rako 50. urteurreneko afaria antolatu du, Oianume jatetxean. 20:30ean hasiko da eta menua 35 eurokoa izango da: Urdaiazpikoa, foie, ganak, eguneko arrain freskoa, azpizuna, tarta eta izozkoa, kafea eta edariak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez afarira hurbiltzen direnak hiru taldetan banatuko dituzte: Langileak, gurasoak eta ikasle ohiak. Maiatzaren 17a baino lehen ordaindu behar da, kontu korrontean dirua ipiniz. Ordaintzerakoan izen abizenak eta taldea aipatu behar da, hots, gurasoa, ikaslea edota langilea.
Kontu korrontea:
ES17 30350148 1614 8003 2576