Loatzo musika eskola, ikasturte berrirako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 5a, 02:00

Loatzo musika eskolak 2017-2018 ikasturterako matrikula egiteko epea zabalduko du maiatzaren 8tik 12ra. Musika bizi eta gozatzeko aukera ezberdinak eskaintzen dituzte adinez adin, herriz herri:

-Tailerra. 4-7 urte: Musikaz gozatu; jolas, dantza eta kantu.

-Tresnak. 8 urtetik aurrera: Klarinetea, zeharkako flauta, trikitixa, txistua, dultzaina, gitarra, pianoa, tronpeta, gitarra elektrikoa, bonbardinoa, tronboia, saxofoia, eskusoinua, biolina, biolontxeloa, perkusioa, kantua eta baxua.

-Helduak: Helduentzako aukera paregabea. Instrumentu aukera ezin hobea.

MATRIKULAZIOA AIZTONDO ESKUALDEAN

Maiatzak 8, astelehena

Zizurkil: 10:00-13:00, bulegoan.

Maiatzak 9, asteartea

Aduna: 16:00-18:30, musika eskolan

Maiatzak 10, asteazkena

Villabona: 09:30-11:00, musika eskolan.

Villabona: 19:00-20:00, musika eskolan.

Maiatzak 12, ostirala

Zizurkil: 10:00-13:00, bulegoan.

Villabona: 15:00-18:00, musika eskolan.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!