Erosi hemen eta zoaz Parisera!

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 5a, 02:00

Villabonako Oria Merkatarien Elkarteak, urtero moduan, 'Erosi hemen eta zoaz Parisera' ekimena jarri du abian ekainaren 3ra arte. Azken urteetan bezala, Pariserako bidaia eta bidaian gastatzeko 150€ko txekea zozkatuko dituzte elkarteko dendetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean:

Horretarako, erosketa egitean, dendako boletoa bete besterik ez da egin behar. "Eta zorte pixka batekin, irabazlea izan zaitezke!", diote elkarteko kideek. Ekainaren 6an egingo da zozketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!