Zizurkil Erdi Arora itzuliko da maiatzean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 5a, 02:00

Maiatzaren 20ean, herrilanean antolatutako jaialdi handia ospatuko dute Zizurkilen. Erdi Aroa irudikatu, eta garaiko lanbide, jolas, jaki eta jazkera izango dira protagonista nagusiak:

Herritar talde zabala ari da jaialdiaren antolaketa lanetan. Garaiari lotuta, Atxulondo burdinolaren inguruko liburuska banatuko dute herriko etxe guztietara eta burdinola ikusteko irteera ere antolatu dute larunbat goizerako.

Maiatza Saltsan ekimena urtero etortzen da ekitaldiz beteta eta aurtengoan ere halaxe izango da. Larunbatean, Atxulondo burdinola bisitatzeko aukera izango dute herritarrek. 09:00etan abiatuko dira Joxe Arregi plazatik, eta ibilaldi motzagoa egin nahi dutenek, 10:00etan izango dute hitzordua, Adunako Basopeta inguruan.

Maiatzaren 20an iritsiko da aurtengo hitzordu nagusia. 11:00etatik aurrera, Erdi Arora itzuliko da Joxe Arregi plaza. Garaiko lanbideak irudikatuko dituzte, herri antzerkia ere izango da eta horrekin batera baita titiriteroak, dantza saioak, musika, eta jolasak ere. Erdi Aroan girotutako herri bazkariaren ondoren, bote luzea eta dantzaldi gidatua izango dira. Garai hartako jantziekin irteteko gonbita luzatu dute antolatzaileek.

 

Horrez gain, beste hainbat ekitaldi ere izango da hilabetean zehar:
Maiatzak 6, larunbata, XIII. Emakumeen Aiztondo Sari Nagusia.

Maiatzak 7, igandea, Aiztondoko Maskaradak.

Maiatzak 9, asteartea, Xabier Mendiaraz kiropraktikoaren hitzaldia

Maiatzak 13, larunbata, Dantzari txiki eguna.

                        Motozaleen festa

Maiatzak 15, astelehena, San Isidro eguna.

Maiatzak 16, asteartea, Ipuin solidarioak.

Maiatzak 20, larunbata. Herriola, Erdi Aroko festa.

Maiatzak 23, asteartea, Erraiak dokumentalaren emanaldia.

Maiatzak 27, larunbata. Ipuinen Unibertsoa familian.

                   Senidetze eguna Adunan.

Maiatzak 31, asteazkena, Bertso, dantza eta abesbatza emanaldia. 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!