Eneko Maiz billabonatarrak Gravniko txapela berretsi du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 4a, 02:00

Amasa-Villabonako Behar Zana pilota elkarteko Eneko Maizek probintziarteko selekzioen arteko txapela lortu zuen pasa den asteburuan Gipuzkoa ordezkatuz. Asteburu berean, Aiztondo bailarako eta Behar Zanako pilotari ohiak diren Peru Labaka zizurkildarrak eta Julen Aizpuruk asteasuarrak ere txapela lortu dute eskuz binaka:

Eskuz banaka trinketean lortu du garaipen garrantzitsu hau Eneko Maiz billabonatarrak.

Ligaxkan, Nafarroako, Bizkaiako, Iparraldeko eta Arabako pilotariei irabazi ondoren, zuzenean pasa zen finalera. Maila izugarria erakutsi du eta Gipuzkoan dagoen trinketistarik onenetakoa dela ere bai. Etorkizunera begira maila hobea eman dezakeela nabarmen geratu da gainera.

Bigarren urtez jarraian jokatu du 22 urte azpiko mailan eta bigarren honetan ere txapela lortzeak lasaitasuna eman dio pilotariari, horrek zekarren presioa gainetik kendu ostean.

Finala, Gasteizko Astronomos trinketean jokatu zuen Kalik Niang iparraldeko pilotariaren aurka eta 40-12ko emaitzarekin lortu zuen Eneko Maizek txapela. 8-5 zihoazelarik, 29-5eraino joan zen Maiz eta txapelak ez zion ihes egin.

Labaka eta Aizpuru

Peru Labaka eta Julen Aizpuruk Gasteizko Ogetan jokatu zuten euren finala. Hauek ere, 22 urte azpikotan Gipuzkoa ordezkatuz irabazi zuten txapela eta beraien aurkariak Riol eta Urizar bizkaitarrak izan ziren.  Zorionak guztiei ere!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!