XIII. Emakumeen Aiztondoko Sari Nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 3a, 02:00

Emakumezko txirrindularien lasterketa ospatuko da larunbatean eskualdeko errepideetan barrena. Kadete, junior eta elite mailako txirrindulariak lehiatuko dira, nazioarte mailan ere oihartzuna duen lasterketan. Guztira, 200 txirrindulari arituko dira pedalei eragiten. 15:30etan abiatuko dira kadete mailakoak eta ordubete geroago junior eta elite mailakoak. Gaur egin dute Sari Nagusiaren aurkezpena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!