Oriamendi auzoa, sentimentu bat baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 3a, 02:00

60 urte igaro dira Oriamendi auzoa sortu zenetik eta baita lanak bertakoak famili egin zituenetik. Horregatik 60. urteurrena ospatzeko egun polit eta hunkigarria antolatu dute auzotarrek. Hemen dituzue eguneko argazkiak eta bideoa ikusgai [Argazkiak] [Bideoa]

Oroitzapenak eta bizipenak izan baitira egunean zehar antolatu dituzten ekintza ezberdinetan ikusi direnak. Horretaz gain, auzoaren hastapenetan egon ziren hainbat Oriamenditar omentzeko aukera paregabea izan da urteurrenarena. 80 urtetik gorako 44 auzotar omendu dituzte eta oroigarri moduan beraien izena daraman zapiak ere eman dizkiete Oinargi taldeko dantzariek alaituta.

Asko izan dira gainera omenaldira gerturatu diren famili eta senitartekoak eta Gurea antzokia txiki geratu da beraientzat. Emozioz eta zirraraz betetako omenaldia izan da hau eta malko eta irrifar artean txalotu dituzte antzokira gerturatu diren eta ez diren Oriamenditarrak.

Hala ere egunean zehar antolatutako bazkari zein beste ekintzetan parte hartze handia izateaz gain antolatzaileak sinetsi ezinik zebiltzan ikusitako harrerarekin. Hau horrela, nabarian geratu da auzoak bertakoen bizitzetan izan duen eragina, urteak aurrera joan ahala etxe txikiak familia handi bilakatu baitituzte. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!