Ekonomia Gurean, saio berria Tokikomen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 2a, 02:00

Tokikom tokiko hedabideen elkarteak "Ekonomia Gurean" saio berria antolatu du Aiurrirekin eta 28 Kanala telebistarekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan. 11:00etatik 12:00etara ekonomiaren ardatz ezberdinez jardungo dute Tolosako Kultur Etxean. 

Solaskideak:

Solaskideak honako hauek izango dira: Mahalako Jokin Arrospide, Irizar taldeko Gorka Herranz eta Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutoko Mikel Navarro. Saioa irekia da edonorentzat, eta bertan egotea ezinezkoa zaionarentzat streaming bidez ikusi ahal izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!