Bazkide berriak egiteko kanpaina abian, Danena KEren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 2a, 02:00

Danena Kirol Elkarteak bazkide berriak egiteko kanpaina jarri du abian. Futbol, korrikalari eta txirrindularitza taldeek osatzen dute elkartea eta herri edota bailara mailan laguntza eskaini nahi duten herritarrei egin nahi diete gonbidapena:

Urtean 30 euroko kuota sinbolikoa ordaindu beharko da eta bazkideak urteko batzarrean hitza eta bozka izango du. Izen-emate orriak Zizurkilgo Egarri tabernan, Plazida Otaño liburutegian, Udal bulegoetan edota Danena futbol zelaian eskura daitezke maiatzaren 31ra arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!