Behiak, zaldiak eta ardiak Amasamendiko lurretan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 2a, 02:00

Atzo, maiatzak 1, Amasamendiko larre irekiera ekitaldia ospatu zen Komizarko parkean. Azarora bitarte, 80 behi eta beste hainbeste zaldi ibiliko dira Amasamendiko lurretan, ehunka ardirekin batera:

Argazkiak

Tolosaldeko onura publikokoa den mendi sailak txukun mantentzeagatik, eskerrak jaso zituzten Amasako ganaduzaleek Udalaren eskutik. Hamaiketakoa egin zuten ekitaldiarekin amaitzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!