Santakrutzak 2017

Jaietako emanaldi berezia Santa Krutz elizan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 1a, 02:00

Olagain Udal txistulari taldeak eta Alberto Agirre abesbatzak Santa Krutz jaietako emanaldia eskaini zuten,  igande iluntzean. Hainbat gonbidatuekin, gainera. Tartean Kristina Solano, Andoaingo trikitilariak edota Izaskun Aizpurua eta Aiora Eskudero dantzariak. Hamalau doinu ezberdinekin osatu zuten kontzertua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!