Inoizko emakumerik gehien Loatzoko igoera-jaitsieran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 2a, 02:00

Gaur goizean, Uxo Toki eta Martina elkarteek antolatutako XXV. Loatzoko igoera-jaitsiera burutu da. 73 parte hartzaile izan dira guztira eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, emakume kopurua inoizko altuena izan da; 17 guztira:

[Argazkiak]

10:30etan abiatu dira korrikalariak Uxo Toki elkartearen ataritik Loatzo aldera. Eguraldi iragarpenek euria 12:00etarako aurreikusi zuten arren, goizago hasi du. Parte hartzaileak bustita helmugaratu dira beraz, baina pozik.

Hamaiketakoaren ondoren sari banaketa izan da. Lasterketako lehen korrikalarientzat aurrena eta parte hartzaile guztien artean produktu ugari zozketatu da ondoren.

Sailkapena

Emakumeak

1.- Aitziber Ibarbia (Zizurkil). 52'09''.

2.- Raffaela Ciavola (Gasteiz). 53'45''.

3.- Sarah Ugarte (Donostia). 55'01''.

Gizonak

1.- Julen Larruzea (Larrabetzu). 41'31''.

2.- Hassan Ait Chaou (Villabona). 44'17''.

3.- Iñaki Olano (Altzo). 45'32''

Lehen amasarra

1.- Beñat Iguaran (Amasa). 54'46''.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!