Pilotari gazteak, txapeldun Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 29a, 02:00

Gaur arratsaldean, apirilak 29, XX. Aiztondoko Pilota Topaketen finalak jokatu dira Adunako pilotalekuan. Harmailak jendez gainezka, gogotsu aritu dira pilotari gazteak eskuz bezala palaz:

Argazkiak

Joan zen martxoaren 11n eman zitzaion hasiera XX. Aiztondoko Pilota Topaketari, guztira 144 pilotarik hartu dute parte txapelketan zehar eta, gaurkoan, azkenera arte iritsi diren pilotariien txanda izan da Adunako finaletan. 

Sei partida jokatu dituzte neska-mutil gazteek gaur arratsaldean. Kategoria ezberdinetako pilotariak eskuz zein palaz aritu dira. Euren onena eman dute guztiek ere, Adunako pilotalekuan. Jaialdiaren amaieran, gainera, pilotak zozketatu dira. Konpleto, beraz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!