Ikasgela zerbitzua Lekaion maiatzetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 28a, 02:00

Bigarren lauhilekoko azterketa garaian ikasgela zerbitzua izango da Lekaioko kultur etxeko beheko solairuan, maiatzaren 2tik uztailaren 14ra. Ikasleek azterketan lasai ikastea, baliabide egokiak izatea eta ordutegi zabala ahalbidetu nahi izan du Udalak.

 

 

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 8:00-21:00

Hobekuntzak:

Ikasgelako oihartzuna hobetzeko panel batzuk sabaian jartzeaz gain, argiztapena hobetu eta margoteka lanak egin dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!