Loatzoko XXV. Igoera-jaitsiera apirilaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 27a, 02:00

Datorren igandean, goizeko 10:30etan ekingo diote korrikalariek bideari. Horretarako, aurrez Uxo Toki elkartean eman beharko da izena, 09:00etatik aurrera. Doan:
 

Korrikalariak ez ezik, ikusle asko gerturatu ohi da egun horretan lasterketa bertatik jarraitzera Loatzo mendi tontorrera eta Uxo Toki nahiz Martina kultur elkarteko kideek hamaiketakoa eskainiko diete bertara gerturatzen direnei.

Irabazleentzat sariak, noski. Lehen emakume eta gizonari, 120na euro eta txapela. Bigarrenei 80na euro eta hirugarrenei 50na euro.

Horrez gain, parte hartzaile guztien artean, produktu sorta ugari zozketatuko dituzte antolatzaileek.

Giro ona ziurtatuta egongo da igande goiz eta eguerdian Amasa aldean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!