Larre irekiera, maiatzaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko apirilaren 27a

Larre irekiera ekitaldi garrantzitsua izan ohi da ganaduzaleentzat. Eguraldi ona lagun, larreak prest daude aurtengo kanpainari hasiera emateko. Maiatzaren 1ean, astelehena, goizeko 11:30ean, Komizarren ospatuko da irekiera. Ondoren, 12:00etan, hamaiketako eskainiko zaie bertaraturiko guztiei.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!