Ipuina eta magia eskutik, larunbatean liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 26a, 02:00

'Ipuinaren Unibertsoa familian' ekimenaren baitako saioa izango da larunbatean Plazida Otaño Aiztondoko liburutegian. Arantxa eta Irene liburuzainak arituko dira kontaketa lanetan eta amaieran, saio berezia eskainiko du Txebol magoak. Ohi bezala, 11:30etan hasiko da saioa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!