Maskaradetako dantzen azken entsegua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko api. 26a, 02:00

Maiatzaren 7an iritsiko dira Maskaradak Aiztondo bailarara. Azken asteotan, dantza saioak antolatu dituzte, Zuberoako zenbait dantza irakasteko. Maiatzaren 3an egingo dute azken entsegua, Asteasuko kiroldegian. Johañe Etxebest dantzariak gidatuko du saioa, 19:00etan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!